Mostrando entradas con la etiqueta audacity. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta audacity. Mostrar todas las entradas

martes, 2 de marzo de 2010

AUDIO ARTXIBOAK GRABATZEA: AUDACITY PROGRAMA

Ahozko hizkuntza lantzeko oso tresna egokia dugu bloga, blog batean bai bideoa bai audioak txertatu ahal dira eta.
Gaur, audio artxiboa grabatu eta blogean txertatuko dugu.
Audioa grabatzeko Audacity programa erabiliko dugu. .
Zer behar dugu? Audacity programa instalatzea (dohainik da) eta programarekin batera Lame MP3 encoder aplikazioa.
Programa zabalduko dugu eta poema, ipuina, berri bat... grabatuko dugu. Gero musika bat ere gehituko dugu eta soinua editau. Programaren erabilera oso erreza da. Hemen ikus dezakezue tutorial bat.
Artxiboa eginda dagoenenan mp3 moduan gorde behar dugu.
Blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu oraindik. Bideoekin egiten dugun moduan, interneten dagoen audioak konpartitzeko espazio batera igo eta hortik blogera pasatu kode bat txertatzen.
Hemen duzue prozedura:



Lanera!