miércoles, 27 de enero de 2010

4. ATAZA: GALDE-SORTA /FORMULARIO BAT SORTU GOOGLE DOCS APLIKAZIOA ERABILIZ

Bideoa topatu eta txertatu duzue? Hurrengo pausua da, zertarako erabiliko dugu? zer landuko dugu ikasleekin? Zer eskatuko diegu egiteko?
Hainbat gauza egin ahal dirra bideo baten inguruan: laburpen bat egin, iritziak eman, informazioa atera beste testu bat egiteko...
Kasu honetan, ikasleei gai horren gainean dauzkaten aurrezagupenak ateratzeko galde-sorta bat prestatu eta txertatuko dugu postean ere. Horretarako Google Docs-en aplikazioa erabiliko dugu.
hemen daukazue adibide bat:



Esteka baten bitartez ere txertatu ahal dugu.

Emaitzak momentuan ikus daitezke. Horrez gain, programak emaitzak grafikoetan ere ematen ditu. Oso arina eta erabilgarria, bai ikasleekin erabiltzeko bai zuen artean inkestak pasatzeko..

Hona hemen sistema honekin galde-sortak egiteko tutoriala:

No hay comentarios:

Publicar un comentario