jueves, 10 de junio de 2010

Bideo bat sortu/editatu eta blogean txertatu

Azkenengo saio honetan bideo bat sortuko dugu Movie Maker programarekin. Movie Maker Windowseko programa bat da , beraz ordenagailu guztietan dago eta ez dugu instalatu behar.

Programa honekin bi gauza egin ahal dugu: guk grabatutako bideo bat editatu (moztu zati bat, tituluak ipini, audio manipulatu, musika sartu...) edota irudiekin bideo antzeko bat montatu. Hauxe bera izango da gaur egingo duguna: argazkiak aukeratu, programan sartu, efektuak eta transizioak gehitu eta musika ipini. Emaitza: bideotxo bat izango dugu.

Hau guztia egiteko hemen topa dezakegu Isidro Vidalek egindako tutoriala. Hemen prozesua pausuz pausu azaltzen da. Eginda daukagunean, blogean txertatu nahi badugu, bi aukera daukagu:
  • "Añadir vídeo" ikonoan klikatu, bilatu bideo zure ordenagailuan, aukeratu, izenburu bat ipini eta "subirvídeo" botoia sakatu.
  • edo YouTubera igo eta hortik (edozein bideoekin egin dugun bezala) blogean txertatu.


Hona hemen adibidetxo bat:

No hay comentarios:

Publicar un comentario