miércoles, 27 de enero de 2010

Bideo bat igotzeko bat bateko froga




4. ATAZA: GALDE-SORTA /FORMULARIO BAT SORTU GOOGLE DOCS APLIKAZIOA ERABILIZ

Bideoa topatu eta txertatu duzue? Hurrengo pausua da, zertarako erabiliko dugu? zer landuko dugu ikasleekin? Zer eskatuko diegu egiteko?
Hainbat gauza egin ahal dirra bideo baten inguruan: laburpen bat egin, iritziak eman, informazioa atera beste testu bat egiteko...
Kasu honetan, ikasleei gai horren gainean dauzkaten aurrezagupenak ateratzeko galde-sorta bat prestatu eta txertatuko dugu postean ere. Horretarako Google Docs-en aplikazioa erabiliko dugu.
hemen daukazue adibide bat:



Esteka baten bitartez ere txertatu ahal dugu.

Emaitzak momentuan ikus daitezke. Horrez gain, programak emaitzak grafikoetan ere ematen ditu. Oso arina eta erabilgarria, bai ikasleekin erabiltzeko bai zuen artean inkestak pasatzeko..

Hona hemen sistema honekin galde-sortak egiteko tutoriala:

BIDEOA BLOGEAN TXERTATU


Oso polita, ezta?
Bideoak ere funtzio desberdinekin erabili ahal ditugu blog batean.

Txertatzeko prozedura desberdinak daude. Guk bi ikusiko dugu:
  • Youtubetik
  • Ordenagailutik zuzenenan.

Hauxe izango da ataza:
  • beste post bat zabaldu
  • titulua ipini
  • sarrera moduko zerbait idatzi
  • bideo bat txertatu
  • etiketak ipini
  • publikatu
Prozesu honetan laguntzeko hemen daukazue tutorial bat:




3. ATAZA. BESTE SARRERA/POST BAT SORTU IKASLEEI ZUZENDUTAKO EKINTZA BAT PROPOSATZEN

Aurreko saioan blogean idazten hasi ginen. Erreza, ezta?

Oinarrizko urratsak eman ditugu. Orain prest gaude bloga erabiltzeko. Zuen txanda da!

Gaurko saioan, 3. sarrera/post idatziko duzue ikasleei zuzendutako ekintza bat proposatzeko. Kasu honetan hauxe da egingo duguna:
  • gelan landu behar duzuen gai bati lotutako bideo bat bilatu Youtuben edo Euskaltuben
  • bideoa txertatu postean
  • bideoan agertzen den gaiari buruz inkesta bat sortu Google Docsen eta txertatu: aurrezagupenak, balorazioak...
Eta hori, zelan egiten da?
Lasai! Hurrengo post-etan jarraipenak eta tutorialak topatuko dituzue.

miércoles, 20 de enero de 2010

2. ATAZA: POST BAT IDATZI IKASLEEI JARDUERA BAT PROPOSATUZ

Espazio bat zabaldu dugu interneten ikasleei zuzendua. Oraintxe berau elikatzeko unea heldu zaigu.
Pentsatu ikasgelako lanetaz eta landu behar duzun gai baten aspektu bat aukeratu eta aurkeztu zure postean.
Ikasleek egingo duten lanari begira post horretan testuaz gain egongo da:
  • kanpoko web gune batekiko esteka bat
  • irudi bat, sarreraren edukia osatzeko edota azaltzeko
  • ikasleen lana gidatzeko fitxa bat word-ean eginda eta Google Docsen bidez argitaratua
  • posta argitaratu
Ataza hau gauzatzeko, hona hemen, laguntzazko tutoriala