miércoles, 30 de marzo de 2011

viernes, 25 de marzo de 2011



Jokin Lacalle, Ordiziako Jakintza ikastolako IKT dinamizatzailearekiko elkarrizketa interesgarria argitaratu zuen Berria egunkariak pasa den urtarrilaren 29an.

miércoles, 16 de marzo de 2011

lunes, 14 de marzo de 2011

3. ataza: Dokumentuak sortzea eta partekatzea



Hona hemen ikasleentzako idazmena lantzeko proposamenak burutzerakoan kontuan izatekozenbait oinarrizko material:

miércoles, 2 de marzo de 2011

MINTZAMENA JARDUERA DISEINATZEN

Gaur, jarduera disienatzen eta planifikatzen hasiko gara: gure programazioaren zein proiektutan kokatu ahal dugu, zein izango da komunikazio egoera, zeren inguruan izango da ekintza, zeintzuk ebaluazio irizpideak erabiliko ditugun jarduera ebaluatzeko...Lehenengo eta behin, testu/genero  aukera behar dituzue: deskribapenak, asmakizunak, olerkiak, ipuinak, elkarrizketak, azalpenak, debateak...

Mintzamena jarduera lantzerakoan ondoko iradokizunak kontuan hartu:


Ebaluazioa zehazteko curriculumaren irizpideak oinarritzat har daitezke. Hona hemen lagungarriak izan ahal diren dokumentu batzuk:
Ez ahaztu Audacity programa ere erabili behar duzuela!

Aurreko saioaren post-ean adibide batzuk ikusi genituen. Ikus ezazue ondokoak ere:
Orain, zuen txanda da!
Jarduera diseinatu eta blogean sarrera berri batean idatzi. Kontrol zerrendak edota ebaluazio fitxak Google Docsen osatu

martes, 1 de marzo de 2011

AUDIOA INTERNETERA IGO ETA BLOGEAN TXERTATU

Aurreko saioan grabatu zenuten audio artxibo bat eta mp3 moduan gorde zenuten, baina. oraindik, zuen ordenagailuetan dago. Blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu. Bideoekin egiten dugun moduan, interneten dagoen audioak konpartitzeko espazio batera igo eta hortik blogera pasatu kode bat txertatzen.
Hemen duzue prozedura:


miércoles, 23 de febrero de 2011

MINTZAMENA LANDU AUDACITY PROGRAMA ERABILIZ

Gaurko saioan hurrengo atazara pasatuko gara: mintzamena lantzeko jarduera bat diseinatzea.
Horretarako, bi mailaetan lan egingo dugu:
  • maila didaktikoan: zer planteatu ikasleei (zein teztu/genero mota, zein egoeretan, zelan gidatu lana, zelan ebaluatu...)
  • eta maila teknologikoan: zelan grabatu audio artxiboa bat (podcast) eta zelan txertatu blogean
Gaurko lana, bereziki, Audacity programa maneiatzea izango da. Iaz, saio bat egin genuen programa ezagutzeko. Aurten, bere funtzionamenduan trebatu behar dugu eta gelan aplikatu. Badakizue... "egiten ikasten da".
Beraz, nik eramandako testuen artean bat aukeratu eta Audacity erabiliz grabatuko duzue. Gero musiko txertatuko dugu eta editatu. Azkenengo pausua da internetera zelan igo eta blogean zelan txertatu. Blogaren Tutorialak atalean horretarko behar dituzuen tutorialak topatuko dituzue.

Orain... zuen txanda da!

Gaurtik hurrengo saiorako beste mailan aritu beharko duzue: zein jarduera planteatuko diezue ikasleei, zelan gidatu (kontrol zerrenda) eta zelan ebaluatu (ebaluazio fitxa).
Zuen burua inspiratzeko, hona hemen, adibide batzuk:
  • Urrunera joan barik, entzun ezazue zuen eskolan, pasa den ikasturtean, Dianak hirugarren zikloko ikasleekin egindako irratsaioa.

lunes, 7 de febrero de 2011

miércoles, 2 de febrero de 2011

Blogen erabilera ikasgeletan

Eskualdeko zenbait ikastetxetan blogak erabiltzen ari dira ikasleekin lan egiteko. Hona hemen hiruzpalau adibide:
  • Ingeleseko irakasleak, ikastetxeko ikastalde guztiekin aurrera daramana. Ikus bereziki eskubiko zutabean txertatu dituen material osagarriak: hiztegiak, irudiak, idazteko aholkuak... Etxean, eskolako lanei nahiz aparteko jakinminei bidea emateko oso erabilgarriak.
  • Haur Hezkuntzako irakasleek taldean egiten dutena, etxean gurasoek ikusi eta haurrekin eskolako kontuetaz hitz egiten laguntzeko.
  • Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek gelako egunerokotzat egiten dituztenak, eurek idazten dute klasean egindako lanen eta jardueren berri ematen: Hoberenak eta Gure Txokoa. Ohartu, hauetan bietan, zein garrantzitsua den ikasleentzat erabiltzen dituzten aplikazioen berri ematea.

lunes, 17 de enero de 2011

Ahozko ulermena lantzen

Aurtengo prestakuntza aldiko lehen ariketa egiteko honako prozedura hau jarraituko dugu:

  1. Ahozko testu bat aukeratu eta blogean txertatu (ikus tutorialetan bideoak nola txertatzen diren). Dokumentu hoentan Audioak bilatzeko zenbait helbide
  2. Geure buruei planteiatu ikasleekin nola jorratuko dugun aukeratutako testua. Gida bezala, besteren artean, dokumentu hauek ditugu: Oinarrizko gaitasunen deskribapenetik, Hizkuntza gaitasunaren ahozko ulermenaren adierazleak eta Euskara eta Literaturarako orientabide didaktikoak izenekotik, entzute prozesuari lotutako estrategien lanketa.
  3. Google docs-en prestatu ikasleentzako dokumentuak eta hauexek ere blog-ean txertatu
Hona hemen geure adibidea:
Landuko dugun testua kanta bat da

Lanerako dokumentua honako galde-sorta hau da:

miércoles, 12 de enero de 2011

2010-2011 ikasturteko prestakuntza plana

Gaurko saioan aurtengo ikasturterako prestakuntza proposamena eztabaidatuko dugu eta behin-behineko planifikazioa egingo dugu. Gerora, saioen joan etorriak adieraziko digu ea behin-behineko planifikazio hori betezen goazen eta behin betikotzat jo dezakegun...

Bloga nola eta zertarako erabiliko dugun erabakitzerakoan lagungarria izango zaigu Felipe Zayas-en eskema honi erreparatzea.