miércoles, 10 de febrero de 2010

GEHIAGO JAKITEKO...

Google Docs-ekin gehiago trebatzeko hona hemen laguntzarako tutorial batzuk:

7. ATAZA: Aurkezpenak (power point-ak) blogean txertatu

Aurreko post-ean Google Do9cs-en sortu dugu aurkezpen bat baina beste aukera da power point programarekin egindako aurkezpen bat Google Docs-era igotzea eta bertan editatzea eta konpartitzea.

Beste saio batean, Google Docs aplikazioarekin aritu ginen blogera dokumentu bat igotzeko. Gaurkoan, prozedura bera erabiliko dugu power point artxibo bat blogean txertatzeko. Aurrena, betiko moduan, post berri bat idatzi eta dokumentua txertatzeko honako pausuak jarraitu:

  • Google Docs zabaldu goiko lerroan aukeratuz
  • Hor barruan "SUBIR" aukeratu
  • Zuk nahi duzun artxiboa aukeratu eta "INICIAR LA SUBIDA" klikatu
  • "SUBIDA COMPLETADA" agertzen denean "VOLVER A GOOGLE DOCS" klikatu
  • Zabaldu dokumentua, nahi izatean orain da momentu aldaketak egiteko
  • Hurrengo pausua da blogean txertatzea, gure blogean aurreko postetan ikusi duzuen bezala (tutorialak...). Horretarako hauxe da prozedura:
    • aurkezpena amaitutzat ematen duzuenenan "COMPARTIR" menua zabaldu
    • hortan "PUBLICAR/INSERTAR" aukera hautatu
    • agertuko den hurrengo lehiatilan esan baietz, argitaratu nahi duzuela ("PUBLICAR DOCUMENTO"), eta azpian agertzen den HTML kodea kopiatu
    • blogera bueltatu eta prest daukazun post-ean itsatsi zuzenenan, editorearen lehiatilean.
    • post-a argitaratu eta bloga ikustera joan. Aurkezpena agertu beharko da postean txertatuta.

viernes, 5 de febrero de 2010

Aurkezpenak (power point modukoak) sortu Google Docs aplikazioarekin

Esan dugunez, Google Docs aplikazioarekin aurkezpenak ere sortu ahal ditugu, hau da power point antzeko dokumentuak.


Aurkezpenak oso erabilgarriak dira eskolan:
  • Irakasleen ikuspuntutik: edozein gai aurkezteko eta azaltzeko, lan bat egiteko ikasleei jarraibideak emateko (tutorialak)...

  • Ikasleen ikuspuntutik: ahozko azalpenerako, ikerketa lan baterako, ipuina baten euskarri izateko...

Dakizuenez, aplikazio honek daukan abantaila da talde lana errazten duela. "Konpartitu" aukera erabiliez gero, ikasle talde batek aurkezpena bat osatu ahal du era errezean.

Saiakerak egiteko hemen uzten dizuet tutoriala. Anima zaitezte erabiltzen:

miércoles, 3 de febrero de 2010

6. ATAZA: Argazkien aurkezpenerako beste aukera bat, SLIDE SHOW

Ikusi duzue Picasarekin egindako argazkien aurkezpentxo bat. Picasak holako aurkezpenak egiteko ematen dituen aukerak nahiko urriak dira. Hau dela eta, zuekin beste sistema bat erabiltzea nahi dugu, SLIDE, argazkien aurkezpenak, hau da SLIDESHOW-ak sortzeko.

Hemen gure saiakera sinple bat:


Hemen dauzkazue beste adibide batzuk:
Holako bat egitera animatuko zarete?
Hemen topatuko dituzue egiteko jarraibideak

5. ATAZA: Argazkiekin trasteatzen ibiliko gara, aurrena Picasarekin

Orain arte Flickr erabili dugu argazkiak bilatzeko. Picasan ere gauza bera egin dezakegu. Baina horrez gain, espazio bi hauetan gure argazkiak kokatu ahal ditugu besteekin konpartitzeko. Hauxe da gaur egingo duguna.
Ataza hau betetzeko honako pausu hauek jarraitu beharko dituzue:
  1. GMailen sartu. "Más", "todavía más" eta Picasa aukeratu.
  2. Picasan zaudela "Albumes web de Picasan klikatu
  3. "Subir", Crear uno nuevo" eta bertan formularioa bete. Adi "compartir" aukeran galdera ikurran sakatuz laguntza izango duzue eta.
  4. Argazkiak aukeratu eta igo
  5. Erabaki album horren tasunak: azala, nork ikus dezakeen, argazki gehiago igo edota kendu...
  6. Albuma blogean txertatzeko "Enlazar este album" botoian klikatu eta hiru aukera agertuko dira. Jarraian duzuena hiru aukera horien emaitzen adibideak dira:
  • Esteka honi jarraituz, besteetan erabili dugun prozedura bera erabiliz,  ikus daiteke albuma Picasan bertan. 
  • Behean agertzen den bezala nahi izatekotan, berriz, "incrustar proyección de diapositivas" aukeratu eta hor dagoen kodea kopiatu eta itsatsi post-ean:



  • "Copiar el HTML para incrustarlo en el sitio web"

kareaga ikastaroa