miércoles, 10 de febrero de 2010

7. ATAZA: Aurkezpenak (power point-ak) blogean txertatu

Aurreko post-ean Google Do9cs-en sortu dugu aurkezpen bat baina beste aukera da power point programarekin egindako aurkezpen bat Google Docs-era igotzea eta bertan editatzea eta konpartitzea.

Beste saio batean, Google Docs aplikazioarekin aritu ginen blogera dokumentu bat igotzeko. Gaurkoan, prozedura bera erabiliko dugu power point artxibo bat blogean txertatzeko. Aurrena, betiko moduan, post berri bat idatzi eta dokumentua txertatzeko honako pausuak jarraitu:

  • Google Docs zabaldu goiko lerroan aukeratuz
  • Hor barruan "SUBIR" aukeratu
  • Zuk nahi duzun artxiboa aukeratu eta "INICIAR LA SUBIDA" klikatu
  • "SUBIDA COMPLETADA" agertzen denean "VOLVER A GOOGLE DOCS" klikatu
  • Zabaldu dokumentua, nahi izatean orain da momentu aldaketak egiteko
  • Hurrengo pausua da blogean txertatzea, gure blogean aurreko postetan ikusi duzuen bezala (tutorialak...). Horretarako hauxe da prozedura:
    • aurkezpena amaitutzat ematen duzuenenan "COMPARTIR" menua zabaldu
    • hortan "PUBLICAR/INSERTAR" aukera hautatu
    • agertuko den hurrengo lehiatilan esan baietz, argitaratu nahi duzuela ("PUBLICAR DOCUMENTO"), eta azpian agertzen den HTML kodea kopiatu
    • blogera bueltatu eta prest daukazun post-ean itsatsi zuzenenan, editorearen lehiatilean.
    • post-a argitaratu eta bloga ikustera joan. Aurkezpena agertu beharko da postean txertatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario