miércoles, 23 de febrero de 2011

MINTZAMENA LANDU AUDACITY PROGRAMA ERABILIZ

Gaurko saioan hurrengo atazara pasatuko gara: mintzamena lantzeko jarduera bat diseinatzea.
Horretarako, bi mailaetan lan egingo dugu:
  • maila didaktikoan: zer planteatu ikasleei (zein teztu/genero mota, zein egoeretan, zelan gidatu lana, zelan ebaluatu...)
  • eta maila teknologikoan: zelan grabatu audio artxiboa bat (podcast) eta zelan txertatu blogean
Gaurko lana, bereziki, Audacity programa maneiatzea izango da. Iaz, saio bat egin genuen programa ezagutzeko. Aurten, bere funtzionamenduan trebatu behar dugu eta gelan aplikatu. Badakizue... "egiten ikasten da".
Beraz, nik eramandako testuen artean bat aukeratu eta Audacity erabiliz grabatuko duzue. Gero musiko txertatuko dugu eta editatu. Azkenengo pausua da internetera zelan igo eta blogean zelan txertatu. Blogaren Tutorialak atalean horretarko behar dituzuen tutorialak topatuko dituzue.

Orain... zuen txanda da!

Gaurtik hurrengo saiorako beste mailan aritu beharko duzue: zein jarduera planteatuko diezue ikasleei, zelan gidatu (kontrol zerrenda) eta zelan ebaluatu (ebaluazio fitxa).
Zuen burua inspiratzeko, hona hemen, adibide batzuk:
  • Urrunera joan barik, entzun ezazue zuen eskolan, pasa den ikasturtean, Dianak hirugarren zikloko ikasleekin egindako irratsaioa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario